Baztango turismo bulegoan aritzeko teknikari laguntzailea behar dute

Ttipi-Ttapa 2020ko eka. 24a, 16:00
Lau hilabeteko kontratua eta malgutasuna eskainiko da.

Baztango Udaleko informazio turistikoarako bulegoan teknikari laguntzailea behar dute uztailaren 10etik azaroaren 9ra bitarte lan egiteko. Teknikariak bisitariak bideratu beharko ditu, turismo teknikari eta zinegotziarekin koordinatuz.

Lau hilabeteko kontratua eta malgutasuna eskainiko da eta eskaintzan parte hartu nahi dutenek ekainaren 30era, asteartera arte, eman dezakete izena. Udal bulegoan, hitzordua eskatuz (948 58 00 06) edo erregistro elektronikoz egin daiteke.

Goi Mailako zikloa edo Batxilergoa, B gidabaimena, C1 euskara maila eta Nafarroako Enplegu Zerbitzuan eskatzaile gisa egotea eskatu dute. Informazio gehiagorako 606 40 86 13 telefonora dei dezakete eta oinarriak www.baztan.eus atarian daude eskuragarri.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun