Torturaren biktimei elkartasuna adierazteko kontzentrazioa ortziralean Elizondoko plazan

Ttipi-Ttapa 2020ko eka. 24a, 11:00

Ekainaren 26an, 20:00etan, plazan bilduko dira.

Torturaren Biktimen Babeserako Nazioarteko Egunaren harira, heldu den ortziralean, ekainaren 26an, biktimei elkartasuna adierazteko Zauriak borrokan itxi goiburupean bilduko dira Elizondon. Ernai Baztanek antolaturako hitzordua plazan dute, 20:00etan.

Adierazi dutenez, Baztanen «gutxienez 11 tortura kasu» daude eta «Nafarroan 1.000 baino gehiago».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun