'Insurgenzia' dokumentala ikusgai izanen da Elizondon ekainaren 26an

Ttipi-Ttapa 2020ko eka. 24a, 09:00

Segurtasun neurri guztiak betez, Baztango gaztetxean eskainiko dute dokumentala ortziralean 18:00etan

Baztango Gazte Asanbladak antolatuta, Virginia Senosiain eta Juan Luis Napalen «errepresioaren kontrako» Insurgenzia dokumentala eskainiko dute ortziralean, ekainaren 26an, Elizondon. Baztango gaztetxean dute hitzordua, arratsaldean, 18:00etan. Sarrera doan izanen da eta ondotik eztabaidatzeko tartea hartuko dute. Bertaratzen direnek kamiseta erosteko aukera izanen dute. Antolatzaileek segurtasun neurriak bermatuko dituztela iragarri dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun