Aurkeztu beharreko titulazioa Baztango udalaren web orrialdean eskuragarri dago.
Lehen Hezkuntza gradua edo diplomatura eta Haur Hezkuntza diplomatura duten irakasleei bideraturiko lan eskaintza egin du Baztan Ikastolak. Kontratazio mugagabea eskainiko du eta lan-poltsa osatzeko deialdian parte hartu nahi dutenek eskaera orria eta merituak uztailaren 6tik 10era aurkeztu behar dituzte, Baztango udal bulegoan, 09:00etatik 14:00etara.
Aurkeztu beharreko titulazioa Baztango udalaren web orrialdean eskuragarri dago.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.