Larunbatean eginen dute BRT-Menditarrak errugbi taldekoek zozketa

Ttipi-Ttapa 2020ko eka. 23a, 08:00

Baztan errugbi taldeak, pandemiaren ondorioz gaupasarik ez ospatzeak  eragindako kalteei aitzin egiteko,  zozketa eder bat antolatu zuen apiril hondarrean. Dagoeneko azken txartelak saltzen ari dira www.brtmenditarrak.eus webgunearen bidez (bortz eurotan) eta ekainaren 27an, heldu den larunbatean, eginen dute zozketa. Zenbaki saritua duenak  Kubara bi lagunendako bidaia edo Biok Bat tailerreko tresnak izanen ditu aukeran. Bide batez, bazkide edo babesle egiteko gonbidapena zabalik dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun