Gauden egoeran egonagatik, Anizen urtero bezala ospatuko dute udako solstizioa suaren inguruan saltoka eta mahai-inguruan jan-edanean. Haurrak etxez etxe ibiliko dira suak egiteko beharrezkoa dutena biltzen, etxez etxe ibiltzeaz gain, joan den irailean egun honetarako espreski egin zuten iratze-meta erabiliko dute.
Ekainaren 23an, astearte ilunabarreko 20:00etan laupabortz su piztu, eta bildutako material guztia erre artio hortxe arituko dira haur, gazte eta heldu harat-honat saltoka. Ondotik xingarra eta xixtorra jateko aukera izanen dute. Gaitz guztiak erretzeko balio baldin badu suak, balio dezala birusen kontra ere.