Gauden egoeran egonagatik, Anizen urtero bezala ospatuko dute udako solstizioa suaren inguruan saltoka eta mahai-inguruan jan-edanean. Haurrak etxez etxe ibiliko dira suak egiteko beharrezkoa dutena biltzen, etxez etxe ibiltzeaz gain, joan den irailean egun honetarako espreski egin zuten iratze meta erabiliko dute.
Ekainaren 23an, astearte ilunabarreko 20:00etan laupabortz su piztu, eta bildutako material guztia erre artio hortxe arituko dira haur, gazte eta heldu harat-honat saltoka. Ondotik xingarra eta xixtorra jateko aukera izanen dute. Gaitz guztiak erretzeko balio baldin badu suak, balio dezala birusen kontra ere.