Mendi Maratoi Erdiaren hutsunea betetzeko mendi itzulia egin dute berroetarrek

Ttipi-Ttapa 2020ko eka. 15a, 12:00

Berroetan egiten den mendi maratoi erdia oroituz, lasterketako itzulia egin zuten igandean 25 berroetarrek. Ibilbidea oinez egin zuten eta eguraldia lagun izan zutenez, ibilbideko paraje zoragarriak ederki ikusi zituzten. 21 kilometroko ibilbidea eta gero, bazkaria egin zuten elkartean. Aurten Berroeta-Saioa lasterketa egiterik izan ez bada ere, arantza kendu dute Berroetan. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun