Baztango Gazte Asanbladak bigarren eskuko truke azoka egiteko asmoa du

Ttipi-Ttapa 2020ko eka. 8a, 10:15

Bigarren eskuko truke azokarako arropak altxatzen hasteko deia egin diete herritarrei.

Baztango Gazte Asanbladak egoerak aukera eskaintzen duenean bigarren eskuko truke azoka eginen duela iragarri du. Hortaz, herritarrei behar ez duten arropa eta bertzelakoak altxatzen hasteko deia egin die.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun