Mendiko bideei buruz Iruritabarrengo (Beartzun) eta Bagoiko (Bailei alderdian) bideak errepasatuko dira zolaberrituz, hodiak garbituz eta gisako lanak eginez. Bide horiek iratzelai eta belagietara ematen dute. Lanak Javier Alzugaraik eginen ditu, berea izan baita aurkeztu diren bortz eskaintzen artean hoberena. Kontratuaren prezioa 20.340,32 eurokoa izanen da (BEZ kanpo).
Bertzalde, Otsondo alderdian landaketa garbitu eta alanbre zaharra kentzeko lana Lizelanak hartu du bere gain. Denera hamabi hektarea hartzen duten haritz, lizar, astigarreko… hiru landaketa dira. Kontratuaren prezioa, BEZ kanpo, 15.500 eurokoa izanen da eta denera bi eskaintza aurkeztu ziren
Oihaneko lanak, berriz, Pagoak eginen ditu 53, 309,81 euroan (BEZ gabe). Orain hogeita bortz urte Otsondo txikin eta Juxtoren bordan egindako landaketetan bakantze lanak eginen ditu.
Azkenik, nekazaritzako sasitza kentzen Lizelan arituko da eta 11.500 euroan eginen du lana. Belate, Erdiz eta Lizartzuko alhaleku komunaletan eta Atxuelan denera 20 hektarea inguru sasi garbitu beharko du. Lan hau egiteko lau eskaintza aurkeztu ziren.
Aipatu lanak ondoko hilabeteetan eginen dituzte.