Gorramendin galdutako bi mendizale onik atera dituzte

Ttipi-Ttapa 2020ko eka. 2a, 08:15
Oronozko suhiltzaileak eta eskualdeko herritar bat hiru orduz bilaketa lanean aritu ziren.

Maiatzaren 31n, igandean, Gorramendi mendiko iparraldeko mendi-hegaleko sakan batean galduta zebilen bikote frantses baten bila ibili ziren Oronozko suhiltzaileak eta eskualdeko herritar bat. Hiru orduko bila ibili ondotik, onik harrapatu zuten bikotea.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun