Gorostapoloko irteera Erratzu alderat itxita egonen da zolaberritze lanetarako

Ttipi-Ttapa 2020ko eka. 1a, 07:45
Gorostapolotik Arizkun alderat hartu beharko da.

Ekainaren 1etik hasita bizpahiru egunez, Erratzuko eskolatik aitzinera

Ekainaren 1ean, astelehenean, zolaberritze lanak hasiko dituzte NA-2600 Erratzuko errepidean. Lan hau dela eta, Gorostapoloko irteera Erratzu alderat (NA-2651 errepidea) itxita egonen da, Erratzuko eskolatik aitzinera. Beraz, Gorostapoloko barrideek, Arizkunen barna izanen dute irteera. Lan hau bizpahiru egunez luzatuko da.

Obrak Nafarroako Herri-lan eta Azpiegitura Departamentuaren Mugairiko zainketa zerbitzuak sustatu ditu, Construcciones Mariezcurrenaren bidez.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun