Aniztarrek Jaione Elizagoien eskertu dute konfinamendua musikarekin alaitzeagatik

Ttipi-Ttapa 2020ko eka. 1a, 06:53
Ainhoa Maritorena Anizko alkatea eta Jaione Elizagoien musikaria ageri dira, azken hau lore-xortarekin.

Konfinamendua hasi denetik, bi hilabete hauetan astebururo-astebururo Jaione Elizagoien izan da Aniz alaitzen; bere teklatua jotzeaz gain, aniztarrei kantak eskatzeko aukera eskaini die. Asteburuak alegeratzeaz gain, bi hilabete hauetan urteak bete dituzten aniztarrei urtebetetze egunean zoriontzeko kanta eta urteak bete dituenaren gustuko kanta paratu du. Herria alaitzeagatik eta eskainitako musika joaldi guztiengatik, Anizko herriak eskertza ttipi bat egin zion larunbatean. Eskertzaren ondotik Elkartean herritarrendako aperitiboa izan zen. Elkartea handia eta herria ttipia izanik, bertaratutako guztiendako izan zen tokia, edana eta jana. Argazkian Ainhoa Maritorena alkatea eta Jaione Elizagoien musikaria ageri dira, azken hau lore-xortarekin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun