130.000 euroko dirulaguntza eman dute Zigaurreko ur zikinak araztegira eramateko sarea egiteko

Ttipi-Ttapa 2020ko mai. 29a, 20:00
Zigaurreko ur zikinak lehendik egina dagoen araztegiarekin lotzeko sarea eraikiko da.

NILSA Lurralde Kohesiorako Departamentuari atxikitako sozietate publikoak, uren saneamenduan eta arazketan diharduenak, 8,5 milioi euro baino gehiago bideratuko ditu 2020ko lehen seihilekoan hasitako proiektuetara. Proiektu horien artean daude orain arte horrelako azpiegiturarik ez zuten herri txikietan lau araztegi berri eraikitzea eta bertze zazpi instalazio berritzea. Eskualdean, Baztanen, Zigako Zigaurre auzoko ur-zikinak lehendik dagoen araztegira bideratzeko sarea eraikitzeko 130.000 euroko dirulaguntza emanen dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun