Igotz Garde izanen da Baztan futbol talde nagusiko entrenatzailea berriz ere

Ttipi-Ttapa 2020ko mai. 20a, 13:00
Mikel Altzuri, Igotz Garde eta Xabi Maia, Baztan futbol taldeko kamisetekin.

Xabi Maia bigarren entrenatzailea izanen da eta Mikel Altzuri prestatzaile fisikoa

Baztan Kirol Elkarteko Zuzendaritza Batzordeak eta Kirol Zuzendaritzak jakinarazi duenez, heldu den denboraldiko hirugarren mailako entrenatzailea Igotz Garde izanen da. Lehen ere talde nagusiko entrenatzailea izan den Gardek, Xabier Maia eta Mikel Altzuri izanen ditu ondoan. Xabi Maia bigarren entrenatzaile bezala ariko da eta Mikel Altzuri taldearen prestatzaile fisikoa izanen da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun