Baztango ehiza eta arrantza elkarteak bulegoan eta haztegian lan egiteko langile bat behar du

Ttipi-Ttapa 2020ko mai. 19a, 11:10
Bulegoan eta haztegian lan egiteko langilea behar dute.

Kurrikulumak maiatzaren 28a baino lehen bidali behar dira.

Baztango ehiza eta arrantza elkarteak langile bat bilatzen du datozen bi hilabetetarako, gutxienez, bulegoan eta haztegian lan egiteko lanaldi osoan.

Honakoak dira bete beharreko baldintzak: euskalduna izatea, ofimatika ezagutzak, gidabaimena, ingurumenarekin zerikusia duen goi mailako zikloa izatea eta zonaldekoa izatea.

Kurrikulumak info@cazaypescabaztan.com edo helbide postalera (Baztango Ehiza eta Arrantza Elkartea, Azpilkueta (31715), Nafarroa) bidali behar dira maiatzaren 28a, ortzeguna, baino lehen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun