Baztan futbol taldean datorren denboraldirako izena emateko aukera ireki dute

Ttipi-Ttapa 2020ko mai. 15a, 20:00
Hurrengo denboraldian Baztanen futbolean jokatu nahi duten neska-mutiko berriek izena eman dezakete webgunean edo e-postaz.

Baztan Kirol Elkarteak www.cdbaztan.com webgunean formulario bat prestatu du 2020/21 denboraldian futbolean jokatu nahi duten haur eta gazte berriek zuzenean izena emateko.

Bertze aldetik, coordinaciondeportiva@cdbaztan.com helbide elektronikora ere mezu bat bidali daiteke, izen-abizenak, posta elektronikoa, telefono zenbakia, helbidea, herria eta jaiotze data zehaztuz.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun