Koronabirusak eraginda, jarduera eten ondotik, hurrengo larunbatetik, maiatzaren 2tik, berriz ere Elizondoko plazan 09:30etik 14.00etara. Betiere garbi edukita, salgaiak elikagaiak izan beharko direla, jateko eta edatekoak dute momentuz tokia eta baimena.
Dena ongi joan dadin, Nafarroako Gobernuak merkatuen inguruan bete beharreko segurtasun neurriak kontutan hartzea eskatu zaie hurbilduko diren herritarrei eta saltzaileei, egoera berezi honetan ahalik eta jarduera zuzenena izan dadin.