Elizondoko Lanbide Eskolan aurrematrikulazioa maiatzaren 25etik ekainaren 5era

Ttipi-Ttapa 2020ko mai. 14a, 13:06
Ikasketak euskaraz egiteko aukera eskaintzen du Elizondoko Lanbide eskolak, metodologia aktiboak erabiliz eta Erasmus egiteko aukerarekin.

Lanerako prestakuntza bikaina eskaintzen du Elizondoko Lanbide Eskolak eta bide horretara gonbidatu nahi ditu ikasleak. Heldu den ikasturtean bertan ikasteko, maiatzaren 25etik ekainaren 5era bitarte eman beharko dute izena.

Goi mailan Administrazioa eta Finantzak zikloa; eta erdi mailan Administrazio Kudeaketa, Erizaintzako Zainketa Lagungarriak eta Mekanizazioa dira eskaintzen dituen aukerak. Horiek, ordea, ez dira bakarrak: Oinarrizko Lanbide Heziketara bideratutakoei Metalezko Elementuen Fabrikazioa eta Bulegoko Informatika ikasteko aukera proposatzen die eta Lanbide Heziketa Berezian Ostatu eta Garbiketa Arloko Laguntzaileak prestatzen ditu.

Euskaraz, metodologia aktiboak erabiliz eta Erasmusa egiteko aukerarekin... Kalitatezko prestakuntza bermatua da Elizondoko Lanbide Eskolakoekin!

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun