Zolaberritze-lanek trafikoaren desbideraketa eraginen dute Belate inguruan aste honetan ere

Ttipi-Ttapa 2020ko mai. 4a, 10:00

Irundik Iruñera doazen ibilgailuek Berroetako irteera hartu eta gero berriz Almandozen sartu beharko dute N-121-A errepidean baina, tarteka, Belateko mendatetik ere desbideratuko dute trafikoa.

Belate inguruan, Irundik Iruñerat doazen gidariek NA-1210-A errepidea hartu beharko dute aste honetan ere, asfaltatze lanak direla-eta. Hasiera batean, Berroetako irteera hartu beharko dute, gero Almandozen N-121A errepidean berriro sartzeko. Tarteka, baliteke, ibilgailuak Almandozen atera beharrean, Belateko portutik joan behar izatea, Arraizko bentetan ateratzeko.

Beraz, garaiz ateratzea eta pazientzia izatea eskatu dute. Obrak Nafarroako Gobernuko Herri-lan eta Azpiegitura Departamentuaren Mugairiko zainketa zerbitzuak sustatu ditu, Construcciones Mariezcurrenaren bidez.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun