Hizkuntza-paisaia euskaratzeko dirulaguntza deialdia atera du Baztango Udalak

Ttipi-Ttapa 2020ko api. 20a, 20:00

Eskabideak aurkezteko epea irailaren 30a artekoa da

Elkarteek, merkataritza zein ostalaritza establezimenduek edota enpresek hizkuntza paisaia euskaratzeko laguntzak eskainiko ditu Baztango Udalak. Merkataritza errotuluak euskaraz paratzeko 2.000 euroko aurrekontua du eta honakoak dira lagunduko direnak: kanpoko errotuluak, toldoak (errotulu funtzioa egiten badute), erakusleihoetako errotulazioa, establezimendu barrenekoa...

Euskara hutsean idatziriko errotulazio elementuek gastuaren %50a bitarteko dirulaguntza jasoko dute (gehienez 500 euro); euskaraz eta erdaraz idatzitakoek (betiere euskarari lehentasuna emanik) gastuaren %25a bitarteko laguntza (gehienez 250 euro).

 

Eskaerak irailaren 30era arte

Eskaerak 2020ko irailaren 30era arte (14:00 arte) aurkez daitezke Baztango Udaleko erregistroan.

Baztan.eus webgunean edo facebooken duzue informazio gehiago. 

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun