Kamioi bateko gidaria zauritu da Amaiur ondoan

Ttipi-Ttapa 2020ko apirilaren 17a

Kamioia irauli da Amaiur inguruan.

Hormigoia garraiatzen duen kamioi bat irauli da Otsondon, N-121-B errepideko bihurgune batean

37 urteko gizasemea zauritua suertatu da gaur goizean Otsondon, N-121-B errepideko 63 kilometroan, Amaiur inguruan, berak gidatzen zuen kamioia bihurgune batean irauli denean. Kabinan harrapatuta gelditu da gidaria eta, libratu ondotik, Nafarroako Ospitalera eraman behar izan dute. Suhiltzaileak, errepideko garbiketa taldea eta guardia zibila bertaratu dira eta kamioia garabiarekin kendu beharko dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun