Guri kontrakoa gertatzen ari ote zaigu? Eginen dugunarekin betetzen zaigu ahoa: udan hilabeteko bidaia eginen dugu Tailandiara, zer gogoak astebururako!... Ez al zaigu atzentzen ari momentuan egiten duguna gozatu behar dugula? Eguneroko gauza ttikiak dastatzen ote ditugu?
Axularrek ere aurreikusi zuen gertatzen ari zena eta aholku garbia eman zigun: ez utzi biharko gaur egiten ahal duzuna. Igual bada ordu, gibeletik izan genituenei kasu egin eta gerokoa geroko uzteko.