Etxean egon beharreko aldi honetan ere osasuntsu eta tokiko produktuekin jatearen garrantziaz ohartarazi nahi du udalak. Helburu horrekin hain zuzen Zer jan halako Baztan abiatu zuen orain hiru urte eta orduz geroztik sortutako material guztia, beti bezala, herritarren eskura dago. Eskuorri eta bideotan sasoiko elikagaien garrantziaz mintzo da, ekoizpen iraunkorraz, nutrizioaz, osasunaz, tokiko ekonomiaz, jatekoen hondarretaz… Hau da elikaduraz modu integralean.
http://www.baztan.eus/general/zer-jan-halako-baztan/
https://www.facebook.com/zerjanhalakobaztan/