Baserriko uzta ezagutzeko egunik ez dute izanen larunbatean Anizen

Ttipi-Ttapa 2020ko api. 1a, 20:30
Oraingoz, baserriko uzta ezagutzeko aukerarik ez dute izanen Anizen.

Euskal Herriko bio-baserritar agroekologiko eta herritarren kolektiboak antolatuta, Anizko uzta ezagutzeko eguna antolatua zuten apirilaren 4an, larunbatean Anizen. Gauden egoeran gaudela normala denez, egun hori ere bertan behera utzi behar izan dute «alimaleko penarekin». Goizean Jauregia esnekiak baserrirat bisita egitekoa zuten, ondotik, Jauregiko produktuekin luntxa, Pettiren musika doinuak Jauregiko behien heian, bazkari ekologikoa eta bazkalondoan dantzaldia. Hauek denak hurrengo batean beharko dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun