Enpresa berri horrek inbertitzaileak bilatzen lagunduko die produktoreei, eta, horrez gain, Nafarroako enpresei eskaintzen zaien zerga-pizgarria aplikatzen lagunduko die. Lan hori optimizatzeko, Melitón Films-ek Bestax Abogados eta Welaw Legal Consulting-en aholkularitza du.
Meliton Estudioak Lekarozko Enpresa Campusean sortu ziren, 2019an. Instalazio horiek ikus-entzunezkoen sektorera dedikatutako instalazio gisa sortu ziren. Instalazio horiek, batetik, barruko ikus-entzunezko proiektuen errodaje profesionaletarako eta, bertzetik, beren prestakuntzarekin jarraitu nahi dutenen ikaskuntzarako hornituta daude.