Asteburuko suteen ondotik, gaur bertze sute bat itzali dute Lekaroz inguruan

Ttipi-Ttapa 2020ko mar. 25a, 20:45

Pasa den asteburuko sute guztien ondotik, gaur nahita piztutako bertze larre sute bat itzali dute Oronozko Suhiltzaileek Lekaroz inguruan. Koronabirusa dela-eta ezarritako Alarma egoeran, larreak hobetzeko erreketak debekatuta daudela gogorarazi zuen Nafarroako Gobernuak astelehenean. Hortaz, bertan behera utzi dituzte erreketa guztiak. Gainera, «gizarteari elkarlanerako deia» egin dio Gobernuak eta «sute horiek eragiten dituzten pertsonak identifikatzen laguntzeko».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun