Baztan Rugby Taldearen gaupasa bertan behera uzteak galera ekonomiko handia eragin du

Ttipi-Ttapa 2020ko mar. 18a, 14:00

BRTko kide egiteko deia egin dute.

Baztan Rugby Taldeak martxoaren 28an egitekoa zuen gaupasa bertan behera utzi behar izan du. Gaupasa horretan lortutako diruarekin jokalarien fitxak ordaindu ohi zituztenez, federazioari 7.000 euro ordaindu beharko dizkiotela nabarmendu dute. Galera horiei aitzin egiteko eta federazioari ordaindu ahal izateko, BRTko kide egiteko deia egin dute: «30 euroren truk gaupasara sartzeko aukera eta afaria, bidaietan eta arropa-dendetan deskontuak... izanen dituzu».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun