Bertan Baztan merkatari elkarteak eta Nafarroako Rural Kutxak hitzarmena sinatu eta Komertzio-Txartelaren promozio kanpaina aurkeztu dute martxoaren 12an. Komertzio Txartelarekin Bertan elkarteko bezeroentzat banku-eragiketetan baldintza hobeak ekarriko ditu eta txartel honen erabilpenarekin «gure bezeroen fidelizazioan urrats handi bat emanen dugu», adierazi dute.
Txartelaren aurkezpenean, Bertan Baztaneko zuzendaritza-batzordeko eta Nafarroako Rural Kutxako ordezkariak izan dira. Komertzio Txartela promozionatzeko, martxoaren 15etik apirilaren 15era erosketak egiterakoan txartela erabiltzen duten bezeroek %5eko deskontua izanen dute.