Erratzuko pala txapelketako finala jokatuko dute larunbat arratsaldean

Ttipi-Ttapa 2020ko mar. 12a, 17:00
Joan den urteko Erratzuko pala txapelketan parte hartu zutenak.

11 bikotek parte hartu dute urte hasieran hasi zen txapelketan. Larunbat honetan, finala ez ezik, hirugarren eta laugarren posturako lehia ere jokatuko dute.

18:00etan hasita Erratzuko pala txapelketako finala eta hirugarren eta laugarren posturako lehia jokatuko dituzte.

Finalean Iñaki Anso eta Xabi Uriarte Joseba Oskariz eta Beñat Iturburuaren aurka ariko da. Hirugarren eta laugarren postuak erabakitzeko partidan, berriz, Kunku Irigoien eta Patxi Irigoienek Joseba Inda eta Asier Bertiz izanen dituzte aurkari.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun