Iruritako dantzariek, abesbatza ttikiak eta musikariek elkarlanean sortutako Izarrak ikuskizuna otsailaren 29an aurkeztu zuten Iruritako pilotalekuan. Joaterik izan ez zuenak eta ikuskizun egarriz gelditu denak bigarren emanaldiaz gozatzeko aukera izanen du. Martxoaren 14an, larunbatean, eginen dute, 20:00etan hasita pilotalekuan.
«Ohiko moldeetatik aldenduz, istorio batek ardaztutako dantzek» osatzen dute emanaldia. Horretarako artistek, «dantzez, musikaz eta kantuez gain, bertze baliabide batzuk» txertatu dituzte.