Baztango Udalak bi langile hartuko ditu zerbitzu anitzeko lanetarako eta desbrozatzeko traktore gidari aritzeko

Ttipi-Ttapa 2020ko mar. 11a, 16:00
Desbrozatzeko traktore gidari aritzeko langilea kontratatu nahi dute.

Interesa dutenek, martxoaren 26ko 14:00ak baino lehenago eman beharko dute izena.

Langabetuak aldi baterako kontratatzeko bi lan eskaintza argitaratu ditu Baztango Udalak: desbrozatzeko traktore gidari aritzeko eta zerbitzu anitzeko lanetarako. Kontratuek sei hilabetek iraupena izanen dute eta lanaldi osoan, D mailako ordainsaria izanen dute.

Baldintzak

  • Eskatzaileek hamasei urte beteak izan beharko dituzte eta Nafarroako Enplegu Zerbitzuari atxikitako Enplegu Agentziaren batean enplegu eskatzaile gisa izena emanda egon beharko dute.
  • Euskara maila ziurtatu beharko dute, C1 maila ahozkoan. Euskara maila ziurtatzeko agiririk aurkezten ez dutenek, Euskara froga egin beharko dute Baztango Udalean martxoaren 30ean. (Froga hau baztergarria izanen da).
  • Eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean, Eskolako graduatuaren titulua edukitzea edo eskuratzeko moduan egotea (titulu hori eskuratzeko eskubideak ordaindu izanaren gordekina.) Atzerrian lortutako tituluak badira, homologazioaren frogagiria eduki beharko da.
  • Bete behar dituen eginkizunetan aritzeko adinako gaitasun fisiko eta psikikoa izatea.
  • Eginkizun publikoetan aritzeko ezgaitu edo gabetua ez egotea eta administrazio publikoren baten zerbitzutik bereizia ez izatea.
  • B1 motako gidabaimena edukitzea.


Informazio gehiago 948 58 00 06 edo Baztango Udaleko web orrialdean eskura daiteke.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun