Asteburuan hasiko dituzte ekitaldiak emakume musikariek eskainiko dituzten kontzertuekin. Martxoaren 14an, larunbatean, Olaia Intziarte eta talde sorpresa bat ariko dira 17:00etatik aurrera eta martxoaren 15ean, Mice taldearen zuzeneko emanaldiaz gozatzeko aukera izanen da 18:00etatik aurrera.
Kirolariei luzatutako hitzordua izanen da hurrengoa. Emakumeen bizikletaldia eginen dute martxoaren 21ean. 09:30ean abiatuko dira eta Baztango 15 herrietan barna itzulia osatu ondotik, Izpegin bazkalduko dute (beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea).
Apirilaren 4an, berriz, Emaizeak bertso saioa antolatu dute: Saioa Alkaiza, Irati Majuelo eta Alazne Untxalo ariko dira kantuan.
Horretaz gain, Izpegiko Bereko Bentara joaten direnek, Iraia Gillenea argazkilariaren eta Dominique V. idazlearen lanak ikusteko aukera ere izanen dute.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!