Ratioak jaisteko eta soldatak igotzeko eskatuz protesta eginen dute haur eskoletako hezitzaileek ortzegunean Elizondon

Ttipi-Ttapa 2020ko mar. 10a, 11:30

Dituzten ratioekin «ezinean» ari dira haur eskoletan eta «soldata lotsagarriak» dituztela salatzen ari dira. Hala, haserre hori karrikara atera dute azken hilabeteotan. Bi astetik behin protestak egiten ari dira, aldi batean Iruñean Nafarroako Parlamentuaren aitzinean, eta hurrengoa eskualdeka. Hain zuzen, ortzegun honetan, martxoak 12, Baztan, Bera, Doneztebe, Lesaka, Ultzama eta Basaburuko haur eskoletako hezitzaileek Elizondoko plazan elkarretaratzea eginen dute, 17:30ean. Leitzako Haur Eskolakoak, berriz, Lekunberrin bilduko dira, hango eta Beteluko haur eskoletako ordezkariekin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun