Patxuko Nice taldeak kontzertua eskainiko du ortzirale arratsean Erratzun

Duela gutti bere laugarren diskoa kaleratu du Hondarribian jaiotako Patxuko Nice taldeak eta azken lan hori aurkezteko lehenbiziko kontzertua ZubiPunta ostatuan eskainiko du bihar, 23:00etan hasita.

Taldeak otsail hondarrean aurkeztu zuen bere azken lana, Quim-en marrazkia izenburupean. Estiloari dagokionez, pop leuna eta reggae doinuak uztartzen ditu diskoak eta horrez gain, Berria egunkarian adierazitakoaren arabera, bertze lanetan hain agerikoa ez den bertze ezaugarri bat nabarmendu dute: 1980ko hamarkadako musika estiloaren aztarna gehiago nabaritzen da. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun