Joan den urteko giroa baldin bada aurten, dantza, joko, kantu eta irriak ez dira faltako, giro onean hasiko dute Anizko emaztekiek martxoaren 8aren aitzineko eguna.
Martxoaren 8a Emakume Langilearen Nazioarteko Eguna dela baliatuz, martxoaren 7an, larunbatean, Anizko emaztekien bazkaria izanen dute. Iazko bideari jarraituz, bi gizonek hartuko dute bazkaria prestatzen ardura, eta mahaiaren bueltan Anizko andreak egonen dira. Ondotik, dantzarako tartea izanen dute, Jaione akordeoilariak alaituko baitu bazkalondoa.
Joan den urteko giroa baldin bada aurten, dantza, joko, kantu eta irriak ez dira faltako, giro onean hasiko dute Anizko emaztekiek martxoaren 8aren aitzineko eguna.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.