Elkartea hobetzeko ideien lehiaketa antolatu du Bertan Baztanek

Ttipi-Ttapa 2020ko mar. 3a, 19:00
Bertan Eguna, joan den urteko uztailean.

Elkarteko 59 komertzioetan gastatzeko 200 euroko balea izanen du saritzat irabazleak

Bertan Baztan elkarteak ideia lehiaketa antolatu du. Parte-hartzaileek zer aldatuko luketen, zertan hobetu behar duen Bertan elkartean edo zer egin dezakeen Bertan elkarteak baztandarren onerako, galdera horiei erantzuna ematen saiatuko beharko dute, bere ideiak emanez. Martxoaren 31ra bitarte jasoko dituzte ideiak info@bertanbaztan.eus helbide elektronikora idatziz edo Mendi ostatuko terrazan ezarri duten postontzian.

Bakoitzak nahi duen ideia kopurua aurkez dezake, bakoitzean izen-abizenak, helbidea, herria, posta elektronikoa eta telefonoa paratuz. Epaimahaia Bertan elkarteko juntako kideek osatuko dute eta beraien erabakia aldaezina izanen da. Epaimahaiak, gauzatzen ahal dren idein artean onena sartuko du. Bertaneko kide diren 59 komertzioetan gastatu ahalko den 200 euroko erosketa-balea izanen da.

Emandako ideiak gauzagarriak ez badira, epaimahaiak saria ez emaea erabaki dezake. Aurkeztutako ideiak eta egileen irudi eta datuak elkartearen sare sozialetan agertuko dira eta www.bertanbaztan.eus webgunean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun