Iruritako eskuineko errekan bidea ez erortzeko premiazko lanak egin ditu Baztango Udalak

Ttipi-Ttapa 2020ko mar. 3a, 06:30
Bidea desegiteko puntuan egon da Auztei parean eta premiazko lanak egin behar izan dituzte.

14.450 euroko inbertsioa egin da Auztei parean

Otsail hondar aldean Iruritako eskuineko errekan, bidea desegiteko puntuan egon da Auztei parean. Bidearen azpiko  aldea errekara urratu da, azpitik bidea hutsik utziz. Horrela, auzoan bizi diren hamalau baserrietako jendeak biderik gabe ez gelditzeko premiazko lanak egin behar izan ditu Baztango Udalak.

Modu horretan, menditik heldu den ura bideratzeko hodia paratu da, bidearen azpiko zuloa bete da, harri-lubeta edo eskollera egin da bidea ez erortzeko eta zola eman eta baranda paratu dira; denera 14.450 euroko inbertsioa eginez. Lanen zuzendaritza Mendikoa ingeniaritzak hartu du eta egitea Altzugaraik. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun