Baztan Ikastolako Guraso elkartearen eskutik zuhaitzaren eguna ospatu da

Ttipi-Ttapa 2020ko mar. 2a, 07:30
Ehun lagun bildu ziren Bailegi inguruan egindako landaketan.

Ehun lagun inguru bildu dira eta hogei gaztainondo landatu dituzte Bailegi inguruan otsailaren 29an

Urteroko ohiturari jarraiki, zuhaitzaren eguna burutu zuten martxoaren 1ean Baztan Ikastolako ikasle, guraso eta irakasleek. Baztan Ikastolako Guraso Elkarteak antolatuta, Bailegin egin zuten arbola landaketa, 20 gaztainondo guztira, eta ehun lagun baino gehiago elkartu ziren bertan.

Orain dela bi urtera arte zuhaixka ttipiak landatzen zituzten, baina iaz eta aurten gaztainondo koxkorragoak landatu dituzte Baztan Batzar Nagusiari eskatutako herri lurrean. Guraso Elkartearen esku geldituko da herri lurra eta zuhaitzak zainketa, baita gaztainondoen jabetza ere. Eguraldi onak lagunduta burutu zuten landaketa, eta gero gosari eder batekin borobildu zuten goiza. Bezperan, Lekarozko herriak antolatuta, Hartxokon 300 zuhaitz landatu zituzten lekaroztarrek.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun