Zuhaitzaren Eguna izanen dute martxoaren 1ean Elizondon

Ttipi-Ttapa 2020ko ots. 28a, 17:00
Guraso eta ikasleek zuhaitzak landatuko dituzte Elizondon, Bailegi inguruan.

Baztan Ikastolako Gurasoek antolatutako Zuhaitzaren Eguna izanen dute heldu den igandean, martxoaren 1ean, Elizondon. Bailegi inguruan landaketa eginen dute.

08:45ean Elizondoko plazan egin dute hitzordua. Plazatik abiatuta oinez joanen dira Bailegira. Autoz joan nahi dutenak, berriz, 10:30ean abiatuko dira, elizaren ondoan dagoen aparkalekutik. Norberak bere aitzurra eraman beharko du.

Eguraldia lagun izan edo ez, landaketa eginen dutela jakinarazi dute eta lanak akituta, indarberritzeko, hamaiketakoa izanen dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun