Bailableak heldu den igandean Arraiozen

Ttipi-Ttapa 2020ko ots. 28a, 15:00
Arraiozko plazan bilduko dira 12:30ean.

Heldu den igandean, martxoaren 1ean, Baztango Dantzariak taldeak hilabeteroko hitzordua izanen du. Oraingo honetan, martxoaren 8arekin bat ez egiteko, astebete aitzineratu dute zita. Muxikoak, jotak, larraindatza... dantzatzeko Arraiozko plazan bilduko dira (euria bada frontoian), 12:30ean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun