'Xaxardi' eta 'Ni neu Galtzeta' ipuin-kontaketak larunbatean Amaiurren

Ttipi-Ttapa 2020ko ots. 28a, 14:00
Joana Ziganda eta Iker Uribe izanen dira kontalari. Argazkia: Guaixe.

Otsondo barride elkarteak antolatuta, bi ipuin-kontaketa izanen dituzte bihar, otsailaren 29an, Amaiurko Otsondo gelan. Joana Ziganda eta Iker Uribe izanen dira kontalari eta Xaxardi eta Ni neu galtzeta ipuinak kontatuko dituzte. 17:00etan dute hitzordua eta herritarrak ez direnek, sartu ahal izateko, euro bat ordaindu beharko dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun