'Dantzatzen den herria' saioa Elizondon

Ttipi-Ttapa 2020ko ots. 27a, 11:27

Ezohiko ganbara musika eta Baztango sagar-dantzak eta mutil-dantzak uztartuz, dantza talde sortu berri baten berri eman du EITBren Dantzatzen den herria saioak. Bideoan Baztango dantzarien emanaldia bildu du, euren trebezia labur-labur bilduz. Kattalin Agerre dantzariak mutil-dantzen nondik norakoak azaldu ditu.

Programa beraren bertze zati batzuk ere ikusgai daude EITBren webgunean. Iruritako dantzariak, Baztango akordeoi taldea, Baztan ikastolakoak, BKT eskubaloi taldekoak, Baztan Rugby Taldekoak, zunba taldekoak, abesbatzako kideak, laxoa jokalariak... ageri dira bideoetan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun