Baztango Mendigoizaleak Aizkolegira joanen dira martxoaren 1ean

Ttipi-Ttapa 2020ko ots. 27a, 09:30
Baztango mendigoizaleak Tallon inguruan ibili zirenekoa.

Inauterietan atseden hartu ondotik, mendiko botak jantzi eta itzulia eginen dute igandean Baztango Mendigoizaleek.  Aizkolegira igoko dira eta horretarako, 07:30ean zehaztu dute hitzordua Elizondoko plazan. Handik, Lekarozera joanen dira eta Zarboztan barrena igoko dira Aizkolegira. Hortik, Beltzuri eta Olaberri barrena Lekarozera eginen dute buelta.

Ondoko larunbatean, martxoaren 7an, Astigarragara joanen dira (Aurtiz, Ekaitza, Ollagarata lepoa, Bianditz, Zaria eta Oiartzun). Ibilaldi hori egin nahi dutenek otsailaren 28rako izena eman beharko dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun