Sahararen aldeko elkarretaratzea eginen dute otsailaren 28an Elizondon

Ttipi-Ttapa 2020ko ots. 26a, 13:00
'Sahara libre baten alde' bilduko dira Elizondoko plazan.

Saharaztan elkarteak antolatuta, otsailaren 28an, hondarreko ortziralean, Sahararen aldeko elkarretaratzea eginen dute Elizondoko plazzan. 19:00etan elkartuko dira eta herritarrei eta ingurukoei bertaratzeko gonbidapena luzatu diete. Ondotik dokumentala eta solasaldia izanen dituzte Arizkunenean.

Elkarretaratzearen ondotik, Arizkunenea kultur etxean dokumental bat ikusteko bilduko dira eta arratsaldea solasaldi batekin borobilduko dute.

Erratzuko herritarrei esker onez
Erratzukoa ez da baztandarrek sahararren alde egindako elkartasun keinu bakarra izan, bertzelako ekarpenak egin izan dituzte. Errate baterako, Maixabel Gamiok joan den urte hondarrean erratzuarrek emandako laguntza eskertu nahi izan du. Adierazi zigunez, Sahararen alde dirua biltzeko paratutako kutxek «erantzun ona» izan zuten. Bildutako diru hori Berriozartik Saharara joan zen lagun-taldearekin bidali zuen Gamiok.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun