Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira, martxoaren 6an, ortziralean, bertso afari feminista eginen dute Elizondon. Baztango gaztetxean dute hitzordua eta Alazne Untxalok eta Saioa Alkaizak girotuko dute mahai ingurua. Afarirako txartelak salgai daude Intza tabernan eta Zubipuntan, 18 eurotan.
TTIPI-TTAPA da Nafarroa Garaiko mendialdean dagoen euskarazko hamaboskari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aitzinera egiteko.