GR11 ibilbidean zebilen txirrindularia erreskatatu dute suhiltzaileek Orabideko inguruetan

Ttipi-Ttapa 2020ko ots. 25a, 21:00

Orkatila hautsita zuela, GR11 ibilbide transpiriniotarrean zebilen 59 urteko txirrindularia erreskatatu dute Oronozko Suhiltzaileek eta Nafarroako Baso Suhiltzaileek elkarlanean. Orkatila immobilizatu ondotik, ohatila batean hartu eta kilometro batez garraiatu dute NA-4453 Orabideko errepidera, han zain zegoen anbulantziaraino, eta segidan, Nafarroako Ospitalgunera eraman dute min hartutako txirrindularia.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun