Ederki pasatu dituzte inauteriak gartzaindarrek

Ttipi-Ttapa 2020ko ots. 24a, 17:00

Eguraldi ederra lagun, inauteriak ospatu zituzten aste bukaeran Gartzainen. Ortziralean Frantsenen gosaldu eta baserrietara joan ziren. Baserrietatik Etxarri auzora joan ziren eta Aixtegira gero. Larunbatean elkartean bildu ziren, etxez etxeko bueltan abiatu aitzinetik indarrak hartzeko. Iluntzean berriz ere bertan afaldu zuten. Gaua luzatu zuenik ere izan zen. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun