Mozorroak soinean eskean ibili dira Lekarozko inauterietan

Ttipi-Ttapa 2020ko ots. 24a, 14:30

Joan den ortzirale eta larunbatean, otsailaren 21ean eta 22an, ospatu zituzten inauteriak Lekarozen. Mozorroak soinean, eskean ibili ziren herritarrak. Ortziralean elkartean gosaldu eta eskolatik abiatu ziren baserrietara.

Ondotik, Larraldea sagardotegian afaldu zuten. Larunbatean, berriz, etxez etxe ibili ziren. Bi egunez, Agirre musikaria izan zuten giro-jartzaile eta mozorro, dantza eta jan-edan artean giro ederra izan zuten. Argazkiak: Ainhoa Astiz.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun