Puskak biltzea eta haurren desfilea izan dituzte Elizondon inauteri giroaren pizgarri

Ttipi-Ttapa 2020ko ots. 21a, 19:50

Elizondok jantzi du mozorroa. Goizean goizik, gazteak gaztetxetik abiatu dira  puskak biltzeko; haurrek, berriz, desfilea egin dute ikastolako parketik hasita. Txokolate beroa hartuz goxatu dute arratsaldea eta 20:00etan danborrak astinduko dituzte karrikaz karrika. Bihar izanen dute egun handia. Izan ere, goiz erdian mozorro eta orgek hartuko dituzte karrikak. Argazkiak: valledebaztan.com eta utzitakoak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun